XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainko ahaltsua, hori amaiera!

Bistan zen andre hura gauzaeza zela bizitzeko; batere indarrik eta helbururik gabe, ohitura txarren harrapakin erraza; zibilizazioa eraikitzerakoan azpian geratu zen dohakabeetako bat!

Baina hain behera erortzea ere! Nola zitekeen harekin hain engainatuta egon izana?

Haren harako gau hartako haserrealdia gogoratu zuen, eta inoiz baino zentzu zorrotzagoan interpretatu zuen.

Orain inolako eragozpenik gabe aitortzen zuen: ondo egin zuen hartu zuen bidea hartzen.

Argia ahuldu zenean eta oroimena alderrai ibiltzen hasi zitzaionean, Sinico andrearen eskuak berarena ukitu zuela uste izan zuen.

Hasieran urdaila nahastu zion zartakoa nerbioak nahasten hasi zitzaion orain.

Soingainekoa eta kapela presaka jantzi eta kanpora irten zen.

Aire hotzak egin zion harrera atean; soingainekoaren mahuken barrutik igo zitzaion.

Chapelizod zubiko pubera iritsi zenean, barrura sartu eta pontxe bero bat eskatu zuen.

Pubeko nagusiak adei-legez zerbitzatu zuen, baina ez zen hizketan hastera ausartu.

Bost edo sei langile ari ziren dendan, Kildare konterriko jaun baten lursailen balioaren gainean eztabaidan.

Tarteka-tarteka beren pinta beteko edontzi handietatik trago batzuk egiten zituzten, eta tabakoa erretzen zuten, sarritan lurreratu egiten zutela eta batzuetan beren bota handiekin zerrautsatuen gainera biltzen